Skip to main content

Lehen hezkuntza

GRANT VELA SCHOOL LEHEN HEZKUNTZA

Hirueledunak gara, gaztelania, euskara eta ingelesa hizkuntza nagusitzat

Lehen Hezkuntza Grant Vela Schoolen Curriculum Nazional Ingelesa jarraitzen da, eta euskara gaztelania eta Euskal Herriko eta Espainiako geografia eta kultura ere ikasten dira. Programa akademiko gehiena ingelesez egiten da.

Ikasle osoak nahi ditugu, modu naturalean hiru hizkuntzak bereganatuko dituztenak eta ahozko eta idatzizko adierazpenean jartzen dugu indarra.

Talde txikitan egiten dugu lan, ingelesa ikasteko Phonics metodo britainiarrean oinarrituta. Ekintza praktikoak, ikerketan, idazteko materialak, ikasgelako liburutegia eta Montessori metodoko presentazioak erabat txertaturik daude etapa honetan.

METODOA

Umeari ideia “txikiak” aurkezten zaizkio eta ondoren gradualki kontzeptuak handitzen dira.

3-6 urte bitarteko gelan umeei ideia “txikiak” aurkezten zaizkie gradualki kontzeptu handiagoetara jotzeko; lehen hezkuntzako umeari, ordea, zuzenean kontzeptu handiak aurkezten zaizkio. Kontzeptu guztietan handiena, unibertsoa da; ondoren ideia txikiagoak erakusten zaizkio, ikusteko guztiak direla zerbait zabalagoaren parte.

Hezkuntzan, bigarren mailarako pausoa maila sentsorial eta materialetik maila abstrakturako pausoa da. Abstrakziorako gaitasuna eta ekintza intelektualak 7 urte inguru bitartean agertzen da. Ordura arte, umearentzat garrantzitsuena objektuen arteko erlazioak finkatzea da.

Teknologia berriak modu praktikoan aplikatzen ditugu: nazioarteko ikastetxeekin Skype, programazioa, robotika eta elektronika esperimentuak… umeen interesen arabera, museoetara, enpresetara, natura-zentroetara irteerak…

IKASKETA ADARRAK

Ikasgai Handiak Montessori ikasketa planaren parte nagusi eta bakarra dira.

Eskolako ikasketa planak estatu mailako ikasketa planak eskatzen dituen ikasgai guztiak biltzen ditu eta, aldi berean, Hands on learning-en oinarrizko printzipioak mantentzen ditu. Gainera, biziki garrantzitsua da guretzat ikasketa adar guztien arteko loturak egitea.

IKASTURTE – CURRICULUM BRITAINIAR TAULA OSOA

Zikloa/ikasturteaCurriculum BritainiarraCOMPLEMENTO

Key Stages 1 & 2:

  • Year 1
  • Year 2
  • Year 3
  • Year 4
  • Year 5
  • Year 6
  • Ingelesa, matematikak eta zientzia.
  • Artea eta Diseinua.
  • Geografia eta Historia.
  • Teknologia berriak.
  • Informatika.
  • Musika.
  • Heziketa fisikoa.
  • Heziketa pertsonala, soziala eta osasunari dagokiona.
  • Lengua y cultura española y vasca.
  • Segunda lengua extranjera (Years 5 & 6)
  • Natación
  • Educación emocional

6 URTETIK 12RA BITARTEAN

6 urtetik aurrera, umearen gogo xurgatzailea gogo kontzientera garatzen da

6 eta 12 urte bitarteko umeek garapen etapa berri bat hasten dute. Umeen gogo edo garun xurgatzailea gogo kontzientera garatzen da 6 urtetik aurrera.

Grant Vela Schoolen, nazioarteko metodologiaren bidez eta ikasgelako materialekin, proiektuekin, sormenekin, hizkuntzekin eta matematikekin lan egitean,  garapen soziala sustatzen da, adin ezberdinetako umeak nahastuta daudelako; bien bitartean, irakasleek prozesua kontu handiz zaintzen dute.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat motibatzailea da taldeetan lan egitea, eta besteekin taldeak osatzen hasten dira, ez lagun moduan bakarrik, baina egitura antolatua osatzeko ere.

Lehen Hezkuntzako ikasleek arrazoian dute interesa, zergatia jakin nahi zuten, denbora ulertu nahi dute; beren ideiak eta kontzeptuak sortzen dituzte eta ideia eta kontzeptu horiek sakonago ezagutzeko irrikitan daude.

IKASGAI HANDIAK

Ikasturte bakoitzean bost “ikasgai handi” aurkezten dira

Lan kooperatiboa eta esplorazioa sustatzen dituen irakaskuntza giro eta metodologiarekin batera, Curriculum Oso eta didaktikoak sentikortasun naturala baliatzen du Lehen Hezkuntza garatzeko energia sortzeko. Ikasturte bakoitzean, Maria Montessoriren definizioaren arabera, bost “ikasgai handi” aurkezten dira, modu interpretatuan eta material zehatzekin, adibidez, denbora lerroak. Horrela, umeek marko bat osatzen dute eta ezaugarriak gehitzen joaten dira, ikuspuntua eta ulermena garatuz.

Hauek hartzen dira kontuan:

1) Unibertsoaren eta Lurraren sorrera

2) Bizitzaren sorrera Lur planetan

3) Izaki bizidunen hasiera eta gizakiaren lorpen handiak.

4) Hizkuntzak

5) Matematikak eta zientziak

HISTORIAK

Umeen jakin-nahi naturalean oinarritzen den metodo honi esker onura handiak lortzen dituzte

Historia horiek azpiegitura finkatzen dute eta umeei betiko ikasgaietan sakonago murgiltzeko aukera eskaintzen diete, gure kasuan Britainia Handiko Curriculumeko ikasgaiak (Zientzia, Historia eta Geografia, Matematikak, Hizkuntza eta Literatura).

 

Gramatika, ortografia, aditz denborak, matematikak eta buruketak, eraikuntza geometrikoak Curriculum Oso eta didaktikoan txertaturik daude, eta umeen jakin-nahi naturaletik eta mundua ezagutzeko gogotik edaten du. Gaitasun horiek materialen eta ariketen bidez indartzen ditugu, Haurren Komunitateko eta Haurren Etxeko etapan landutakoari jarraituz. Materialen jarraikortasun horrek umeei abstrakziorako eta lan egiteko joera garatzen laguntzen die. Montessoriren curriculumak ulermenean eta pentsamendu sortzailean sakontzen du eta arazoak konpontzen ikasten, taldeak lan egiten eta gaitasunak hobetzen laguntzen du.

TEKNOLOGIA BERRIAK ETA IKERKETA

Uste dugu teknologia hezkuntzaren parte garrantzitsua dela.

Montessorik landu zituen gaiez landara eta beti ere curriculum nazional britainiarren barnean, umeentzako teknologiaren erabilera eta programazioa lantzen ditugu.

Mundua erlazionaturik dago, guztia konektatuta dago, eta Grant Vela Schoolek eta britainiar curriculumak STEAMak (Science, Technology, Enginery, Arts, Mathematics) lotzen ditu.

Sormena, idazketa diseinatzea, ezagutzea eta eguneroko gauzak antolatzea, ikaskideen aurrean aurkezpen txikiak egitea… Gaur egun, emozinalki oso garrantzitsua da inguruarekin konektatzea eta baliabideak berrerabiltzen jakitea.

 Uste dugu teknologia gure gizartearen parte garrantzitsua dela eta umeei horrekin modu egokian lan egiten erakutsi behar zaioela.

HAURTZAROTIK GAZTARORA

María Montessori

Lehen Hezkuntzako umeekin izan dugun esperientziak erakutsi digu ezen 6 eta 12 urte bitarteko garaia zientzia guztietako elementuak landu behar diren garaia dela. Giza garunaren plano abstraktua antolatzen den garaia da.