Skip to main content

Ongi etorri mezua

ONGI ETORRI MEZUA

Heather French, Curriculum Britainiarreko aholkularia

Ongi etorri beroa egin nahi diot Grant Vela School ikastetxeari.

Grant Vela Lehen Hezkuntzara zabaldu da orain modu berritzailean eta Montessoriren oinarrizko baloreak Curriculum Nazional Ingelesarekin eta Espainiako sistemako ikasgaiekin lotu ditu.

Pozik gaude umeen  konfiantza, jakin-nahia eta bizi osorako ikasteko gogoa garatuko dituen hezkuntza eta sormen giro hau eskaintzeaz. Gure umeek errespetuzko, tolerantziazko eta gogo handiko giro batean ikasiko dute.

“Guztientzako arrakasta” da Grant Vela ikastetxearentzat aurreikusten duguna, eta ez dugu arlo akademikoaz bakarrik hitz egiten, umeen beste alderdien garapenaz ere ari gara. Curriculum zirraragarri baten bidez ikasiz, umeak pentsalari sortzaile izatera animatuko dira, arazoak konfiantzaz konpontzera eta, beraz, beren potentzialtasun osoa lortzera.

I(ra)kaskuntza estandar bikainen gainean eraikitzen ari gara, zeinak dagoeneko erabiltzen ditugun gure haurtzaindegi eta eskoletan, oso ondo formatutako pertsonekin eta eskola bizitzako arlo guztiak hobetzeko konpromisoa dugu.

Grant Vela gure familia osoaren izenean,  gure eskola bisitatzera gonbidatu nahi zaitut, zuk zeuk zure begiz ikusteko Grant Velan dagoen atmosfera eta giro paregabea.

Heather French

Curriculum Britainiarreko aholkularia