Hezkuntza holistikoaren oinarria da pertsona bakoitza bakartzat eta errepikaezintzat hartzea, baina aldi berean intrintsekoki loturik dago inguratzen duen guztiarekin.
Hezkuntza holistikoa ez da hezkuntza metodo bat, hezkuntzaren ikuspuntu sortzaile eta integrala baizik.
Bizitzeko hezkuntza da, umea bere osotasunean hartzen duena, ez burmuin huts bezala.
Hezkuntza holistikoa pedagogia humanista da, ikaslean oinarritzen dena, eta, ororen gainetik, pertsona bezala formatzea eta garatzea interesatzen zaio, bere buruarekin, gizartearekin eta planetarekin duen harremanean.
Ezagutza kognitibotik harago, baina hori gutxietsi gabe, doan hezkuntza da, alderdi fisikoan, emozionalean eta espiritualean zentratzen da modu osoagoan formatzeko.
Maitasunaren pedagogia da.