Skip to main content

Hezkuntza proiektua

MONTESSORI ETA BRITAINIARRA DEN IKASTETXE BAKARRA

Haur eta Lehen Hezkuntzako etapak eskaintzen ditugu

Grant Vela School ikastetxe pribatua da, britainiar ikastetxe ziurtagiriarekin, eta Montessori metodologian, XXII. mendeko hezkuntzan (antzerkia, sormena, artea eta emozioak) eta oinarri linguistiko osoan oinarritzen du irakaskuntza.

Gasteizko eskola pribatu bakarra gara haur eta lehen hezkuntzak eskaintzen dituena.

Montessori eskola izateari esker baliabide aberatsak eskaintzeko ditugu, zeinak umeei  aukera ematen dieten munduaren konplexutasuna ulertzeko, ordena, egitura, harmonia, denbora eta atxikimendua eskainiz.

Gainera, curriculumean lanbideak eta arteak sartuta, eredu berritzaile bat eskaintzen dugu, umearen garapen holistikoa lortzeko: gorputza, burua eta emozioak.

MONTESSORI ESKOLA PRIBATU BAKARRA

Testuinguru aberatsa eta errespetuzkoa eskaintzen dugu, arrakastaren satisfazioa, autonomia eta borondatea esperimentatzeko

Horretarako hauxe daukagu:

  1. Ikasgela zabal eta erabilera anitzekoak. Horrek irakaskuntza interaktiboa errazten du eta errespetua da nagusi. Umeek modu aske eta autonomoan lan egiten du.
  2. Lan talde profesional eta konprometitua. Irakasleak (gidak) bigarren plano batean daude, irakaskuntza errazteko, umea laguntzeko, era indibidualizatu eta profesionalean.
  3. Umea da bere ikaskuntza prozesuaren protagonista, berak kudeatzen ditu materialak eta horrekin pasatu nahi duen denbora.
  4. Koherentzia proposamenetan. Ekintza bakoitza kontu handiz diseinaturik dago eta kateaturik dago ulermen eta domeinu handiagoa erdiesteko. Egunez egun kontzeptu sendoak eraikiz doaz, gero eta konplexuagoak, eta gauza berriak ikasteko oinarriak finkatzen dituzte.
  5. Mugimendu askea. Mugimenduaren eta ikaskuntzaren arteko erlazioa sustatzen dugu egituren giro aberatsa eskainiz.
  6. Kooperazioa eta sozializazioa elkarrekin bizi dira gure espazioan, adin desberdina duten haur taldeak baititugu.

Umeak mundua ezagutu nahi duten pertsonak dira.

Gure helburua da giro aberats eta errespetuzkoa eskaintzea arrakasta, autonomia eta borondatea lortzeko.

Ez karga astun moduan, modu natural eta espontaneoan baizik.