Skip to main content

Onarpenak

ONARPEN PROZESUA

Eskerrik asko gure eskola zure seme/alabarentzat aukera moduan hartzeagatik.

Pozik lagunduko zaitugu zure seme-alabaren onarpen prozesuan, hasieratik bukaeraraino.

Prozesua oso sinplea eta gardena da, jarraian ikusiko dugunez.  Edonongo umeak hartzen ditugu, gaitasun eta abilezia desberdinak dituztenak.

Onarpen prozesuko arduradunak lagunduko zaitu prozesu osoan, esperientzia handiz eta profesionaltasunez.

Zure seme-alaba ikasturteko edozein unetan sar daiteke eskolan edo edozein taldetan, beti ere plaza libreak badaude.

Informazio gehiago nahi baduzu, bete ezazu formulario hau eta zurekin berehala jarriko gara harremanetan.

ONARPENERAKO PAUSOAK

4 pauso sinple jarraitu behar dira, baina beti egongo gara zure zerbitzura.

1. pausoa

Jar zaitez harremanetan Onarpen Bulegoarekin zure seme/alabari buruzko elkarrizketa izateko eta adin tarte horretarako plaza librerik dagoen jakiteko.

2. pausoa

Egizu bisita gidatua eskolako instalazioak ezagutzeko Onarpen bulegoko arduradunarekin edo zatoz Goizeko Ate Irekietara. Irakasleak ezagutuko dituzu, egunerokotasuna eta ingurunea.

3.  pausoa

Plaza eskaera formularioa bete.

4. pausoa

Dokumentazioa betetzeko eskatuko dizugu, beharrezko dokumentuekin, eta plaza ziurtatzeko matrikula ordaindu beharko da.

GRANT VELA SCHOOL ORDUTEGIAK

  • Habia eta zaintzen etapa (0tik 3 urtera): 9:00etatik 12:30etara edo 9:00etatik 15:30ak arte.
  • Haurren Etxea (3tik 6 urtera): 9:00tik 13ak arte edo 9:00etatik 15:30ak arte.
  • Aukera dago 8:30etatik aurrera sartu eta 16:00ak arte geratzeko (gehixago ordainduta)
MAS INFORMACIÓN

GRANT VELA SCHOOL PREZIOK

  • Matrikula: 640 euroko matrikula, eskolaldi osoan behin bakarrik ordaintzen da (eskola asegurua, guraso tailerrak eta English Phonics Method).
  • Haur Hezkuntza: 395 euro/hileko, snack-a eta guraso tailerrak barne.
  • Lehen Hezkuntza: 430 euro/hileko, snack-a, igeriketa, irteerak, ekintzak, museoak, hirian bertan diren tailerrak eta guraso tailerak).

Beherapenak

  • Lehen anaia-arreba: matrikulan %30 eta hilero %20.
  • Bigarren anaia-arreba: %30 matrikulan eta %20 hilero.
MAS INFORMACIÓN