IKASTEA, BIDAIA ZORAGARRIA

Gure balore proposamenagatik, ikaskuntza bidea aldi berean pribilegio bat eta plazerra bat da.

 

NAZIOARTEKO HEZKUNTZA BRITAINIARRA

Ikasleek Britainia Handiko curriculum nazionala jasotzen dute osorik, Montessori hezkuntza metodologiarekin batera, ingelesa hizkuntza nagusia izanik.

 

BIKAINTASUNEAN HEZTEN

Gure helburua: maila akademiko altua lortzen duten ikasleak, inteligentzia emozional handiko ikasleak, ondo komunikatzen dakiten ikasleak, pentsatzeko eta arazoak konpontzeko gai diren ikasleak lortzea.

GURE HEZKUNTZA HELBURUA

NAZIOARTEKO CURRICULUM BRITAINIARRA ETA IKASKUNTZA SORTZAILEKO PEDAGOGIA

Grant Vela School irabazi asmorik gabeko nazioarteko eskola pribatua da, eta britainiar ikastetxe ziurtagiria du. Britainiar curriculumak metodologia aukera zabala eskaintzen du ezagutzak eskuratu eta erabiltzeko.

Ikastetxeak etengabeko hezkuntza ikerketa ereduaren alde egiten du, hala nola XXII. Mendeko Pedagogia, sormenean, artean, benetako hizkuntzalaritzan oinarritua, eta Montessori metodologia baliatzen du irakaskuntza eredutzat.

Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dituen Arabako nazioarteko eskola pribatu bakarra gara.

MONTESSORI PEDAGOGIA ETA NAZIOARTEKO IKASTETXE BRITAINIARRA?

Atzerrian dagoen eskola britainiarra den heinean, ikasketa plan ingelesa jarraitzen du. Gasteizko lehenengo Montessori eskola da eta bakarra. Eskolaren lehen urtetik, 0-12 urte bitarteko umeentzako nazioarteko hezkuntza eskaintzen du.

MONTESSORI PEDAGOGIA

Montessoriren ereduak independentzia, askatasuna, muga batzuen barruan, eta umearen garapen naturalarekiko errespetua azpimarratzen ditu.

Montessori eskola batean, adin desberdina duten haur taldeak daude, mugimendu askea dago ikasgelan eta Montessori irakasleak ongi prestatuak daude eta materialak bereziki diseinatuak.

NAZIARTEKO PEDADOGIA BRITAINIARRA

Eskolak Montessori ereduaren ikasketa plana jarraitzen du eta eskola britainiar moduan lan egiten du, ikasketa plan ingelesa jarraituz.

Eskolako komunikazio eta irakaskuntza hizkuntzak ingelesa, euskara eta gaztelania dira.

GURE INSTALAZIOAK

Grant Vela School ikastetxeak ikasgela bat baino askoz gehiago eskaintzen du, garrantzitsuena da zuek eta zuen seme-alabak etxean bezala sentitzea.

ZEIN DIRA GRANT VELA SCHOOL IKASTETXEAREN BALOREAK?

Gure esentzia errespetuan oinarritzen da, norberaren hoberena eskaintzean, arduratsu izatean, bidezko tratuan eta adeitasunean.

ERRESPETUA

Bizitza zoriontsuaren sekretua errespetua da. Zuganako eta besteenganako errespetua.

NORBERAREN HOBERENA

Bizitza norbera izatean eta norberak ahal duen hoberena ematean datza.

ARDURA

Handitasunaren prezioa ardura da.

COHERENCIA

Sé coherente entre lo que piensas, lo que dices y lo que haces.

ADEITASUNA

Egizu ongia. Emazu ahal duzun hoberena. Trata itzazu besteak eurak zuk tratatzea nahiko zenukeen moduan.

ZER EGITEN GAITU EZBERDIN?

Gure izaera sormena da, gertutasuna, konpromisoa eta profesionaltasuna.

SORMENA

Ez ditugu ohiz kanpoko gauzak egiten, baizik eta betiko gauzak modu ez ohikoan.

GERTUTASUNA

Zure seme-alabengandik ahalik eta gertuen gaude, beren hezkuntzan ahalik eta urrunen eramateko.

KONPROMISOA

Pertsona baten bizi kalitatea bikaintasunarekin duen konpromisoarekiko proportzionala da.

PROFESIONALTASUNA

Montessori hezkuntzan eta Hezkuntza Britainiarrean etengabeko formakuntza jasotzen dugu.